Xakea

Xakea taula baten gainean jokatzen den estrategia-kirola da. Taulak 64 lauki ditu, zuriak eta beltzak eta bertan mota desberdinetako 16 pieza daude: erregea, erregina, alfilak, zaldiak, dorreak eta peoiak. Bi jokalariekin jokatzen da, eta helburua, pieza bakoitzak egiten dituen mugimendu desberdinen bidez, xake matea lortzea da, alegia, aurkariaren erregea mugitzeko aukerarik gabe uztea. Pieza bakoitza modu desberdinean mugitzen da laukien gainean. Erregea edozein norabidetan mugi daiteke, baina lauki bat bakarrik. Erregina ere, ahal den norabide guztietan mugi daiteke, nahi dituen laukietan. Alfilak diagonalean mugi daitezke nahi beste; dorreak, berriz, alboetan jartzen dira, eta mugi daitezke horizontalean eta bertikalean. Zaldiak bakarrik mugi daitezke L bat egiten. Azkenik, peoiak bakarrik mugitu ahal izango dira zuzen aurrera, aurkariaren pieza bat jateko izan ezik, hori egiteko diagonalean mugitu behar dira.

Euskal Herrian oso ohikoa da xake txapelketak ospatzea, hiri eta herrietan dauden klubek antolatuta. Bidasoa eskualdeko klubik ospetsuena Bidasoa Xake Kluba da, 2019an kirol hau praktikatzeko sortua. Hondarribian Marlaxka Xake Elkartea dago, 40 urte baino gehiago daramana xakea sustatzen. Hendaian ere, bada Les Pions Doubles bezalako klub bat.

Irungo Leontxo García da nazioarteko xake-maisua eta diziplina horretan espezializatutako kazetaria, eta kirol horren praktika sustatzen du hezkuntzaren esparruan. Moskura bidali zuten Kasparov eta Karpoven arteko partidaz informatzeko, historiako xakelari onenetakoak. Horiez gain, Bobby Fischer, Magnus Carlsen eta Capablanca jokalari handiak izan dira.

Xakea zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta bilatu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?