Waterpolo

Waterpoloa uretan jokatzen den talde kirol bat da. William Wilson eskoziarrak asmatu zuen 1877an eta baloi batekin jokatzen da. Kirol honetan talde batek beste baten kontra jokatzen du, eta gol gehien lortzen duen taldeak irabazten du. Taldeak zazpi jokalariz osatuta daude, eta horietako bat atezaina da.

Taldeak desberdintzeko jokalariek daramatzaten txanoak kolore desberdinetakoak dira. Baloia bakarrik esku batekin heldu daiteke eta pasatzeko edo gola sartzeko jaurti behar da, baina ezin duzu ukabilarekin kolpatu. Hori egiten bada falta adierazten da, eta atezaina salbuespena da. Gainera, baloiaren jabetza ezin da 30 segundu baino gehiagokoa izan, denbora hori pasatzean porteriara bota behar da edo aurkariari baloia eman. Gainera, ezin duzu aurkari baten mugimendua galarazi baloia lapurtzeko.

Kirol hau praktikatzeko ura ezinbestekoa da, hondoa ezin ukitzeko bezain sakona, bi porteria, baloi bat eta igeri egiteko arropa, bainujantzia eta txanoa.

Irunen waterpolo talde potente bat dugu: Urgara Txingudi, lehen Bidasoa XXI igeriketa klubeko kide zena eta 2021etik identitate berri hori hartu duena. Erakunde honek Bidasoaldeko kluba izan nahi du, bere barnean herri hauexek hartuta: Irun, Hondarribia, Bera eta Hendaia.

Waterpoloa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?