Urpekaritza

Uretako kirolez ari garenean, askotan lehiaketa-kirolaz hitz egiten dugu, igeriketa, waterpoloa edo igeriketa sinkronizatua bezalako diziplinez, gehienetan igerileku batean egiten direnak. Baina uretako kirolak praktikatzeko beste modu batzuk daude eta, gainera, natura esploratzeko aukera ematen dutenak. Horietako bat urpekaritza da, urpeko diziplina bat. Normalean itsaso zabalean egiten den kirola da, itsasondoak ikertzeko. Itsasondoan egiten dena ohikoena den arren, badira beste modalitate batzuk ere, hala nola espeleobuzeoa, urpean dauden kobazuloetan edo meategietan egiten dena, edo altuerako urpekaritza, mendiko lakuetan egiten dena.

Kirol honetarako behar den ekipamendua bereziki garrantzitsua da; izan ere, urpekaritza autonomoari dagokionez, asko erabiltzen dira arnasketa-aparatuak, hala nola snorkelak edo eskafandra autonomoak. Hala ere, urpekaritza libreaz ere hitz egin dezakegu, inolako aire-laguntzailerik gabe egiteko modu bat. Modalitate honetan gainazalean airea hartu behar eta ondoren, arnasa hartzeko inolako laguntzarik gabe murgildu. Gainera, urpekaritzako jantzi bat, hegal batzuk, urpekaritzarako gerriko bat, neorprenozko bota batzuk, eskarpin izenekoak, eta begiak babesteko maskara bat behar dira.

Bidasoaldea leku aproposa da urpekaritza praktikatzeko, kostako lurraldea baita, Hendaia edo Hondaribia bezalako herriekin. Azken horretan, besteak beste, honako zentro hauek daude: Buceo Hondarribia, urpekaritzaren sustapenean eta irakaskuntzan espezializatua, edo Aquaman Apnea Club, urpekaritza librearen sustapenean zentratua. Hendaian ere badaude diziplina honen praktika sustatzen duten klubak, hala nola Ecole de Plongée et d’Apnée Planetocean, apnea zein urpekaritza autonomoko ikastaroekin, edo Club Subaquatique Urpean.

Urpekaritza zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?