Txirrindularitza

Txirrindularitza, modu profesionalean, aisialdirako edo garraiobide osasungarri eta ingurumenerako ona den kirol-modalitate bat da. Hainbat modalitate dituen kirola da. Lehiaketa mailan modalitate ezagunena errepideko txirrindularitza da, Frantziako Tourra zaleek gehien jarraitzen duten proba delarik. Primoz Roglic, Wout Van Aert edo Tadej Pogacar dira txirrindulari ezagunenetako batzuk, eta txirrindulari historikoen artean Merckx, Anquetil, Poulidor, Indurain, Coppi eta Hinaullt daude. Garrantzi handiko beste modalitate bat pistako txirrindularitza da, belodromoetan egiten dena eta Scratch, Madison edo Omnium bezalako modalitateak dituena. Horiez gain, mendiko txirrindularitza, ziklo-krosak, trialak, aretoko txirrindularitza edo BMXak ere jarraipen handia dute.

Euskal Herrian txirrindularitza zale asko dituen kirola da, bai praktikatzeko baita ikusteko ere. Oso ohikoa da jarraitzaileak ikurrinekin ikustea Frantziako Tourrean edo Espainiako Vueltan bezalako itzuli handietako bazterbideetan, baita Euskal Herriko Itzulian edo Donostiako Klasikoan. Miguel Indurain, Alberto Contador, Alejandro Valverde edo Egan Bernal bezalako txirrindulariek proba horietan parte hartu dute, beste askoren artean. Klasikoan Jaizkibel mendia, gure eskualdeko leku garrantzitsuenetako bat, proba honetako puntu giltzarria da. Gainera, Irun funtsezko puntua da txirrindularitzazaleentzat, Donejakue Bidearen hasierako etapetako bat baita. Horrez gain, Bidasoaldean San Pedroko Klasikoa ospatzen da Ekainaren 29an, Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatuta, eta Espainiako txirrindularitza amateurraren proba zaharrena da.

Txirrindularitza zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko

Hasteko prest?