Traineruak

Traineruen kirola udako ekitaldi handienetako bat da Kantauri itsaso osoan zehar, bereziki Euskal Herrian eta Galizian. Kirol honen helburua ahalik eta denbora laburrenean markatutako distantzia betetzea da. Ariketa perfektu bat da, indarra eta erresistentzia fisikoa konbinatzen dituelako. Kirol hau traineru baten barruan arraun egitean datza, bere garaian arrantzaleek erabilitzen zutenak bezalakoak eta orain kirola egiteko erabiltzen direnak. Traineru bakoitzean 14 pertsona daude, hamahiru arraunlari, bi lerro bakoitzeko proan eta popan izan ezik, non aurrekalaria bakarrik doan, eta patroi bat ontzia zuzentzen. Hainbat estropada mota daude, eta ezagunenak ekainetik edo uztailetik irailera egiten dira Euskolabel Ligan. Guztira hiru itsas milia (5556 metro) egin behar dira. Beste proba garrantzitsu batzuk jaitsierak dira. Normalean ibai batean egiten dira eta denboraldi-aurreko test gisa balio izaten dute ligetan parte hartzen duten ontzientzat.

Kirol honek kostaldeko herri eta hirietan duen garrantzia oso handia da. Urteko estropadarik garrantzitsuena ez da ligarako puntuagarria. Kontxako Bandera da, iraileko lehen bi asteburuetan Donostiako badian egiten dena, eta denboraldiko une garrantzitsuena da traineru guztientzat. Bidasoaldea erreferente nagusietako bat da kirol honetan gizonezkoen Hondarribiko traineruari esker, beti ligako titulua eta Kontxako Bandera irabazteko lehian, azken horren 15 edizio irabazi dituelarik. Ospe gutxiagoko traineru bat ere badago Iparraldean, Lapurdi, gaur egun KAE-1ean lehiatzen, arraunaren bigarren mailan.

Arraunaren beste diziplina bat skiffa da, non arraunlari bakoitzak bi arraun eramaten dituen. Ontziak 7 eta 8 metro artean neurtzen dituzte. Euskal Herrian bi talde daude modalitate honi garrantzi handia ematen diotenak, biak Baionakoak: Société Nautique de Bayonne eta Aviron Bayonnaiseko uretako kirolen atala. Donibane Lohizuneko Jessica Berra da kirol honetako erreferentzietako bat, hiru aldiz izan baita munduko txapeldun.

Teknika eta indar handiko kirola da. Horrez gain, koordinazio eta laguntasun handia ere eskatzen du. Talde-lana ezinbestekoa da diziplina honetan arrakasta izateko.

Traineruak zure pasioetako bat badira, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol hauetaz gozatzeko.

Hasteko prest?