Tenisa

Tenisa gainazal lau eta angeluzuzen baten gainean jokatzen den kirola da. Sare bat pistaren erdian dago, eta gainazala belarrez, lur zanpatuz edo gogorra izan daiteke, azken hau zementuz, plastikoz edo asfaltoz egina. Banaka edo binaka joka daiteke. Normalean horia den pilota bat sare baten gainetik jotzean datza, eta markatutako mugen barruan sartu behar da, aurkariak bi aldiz botatu baino lehen itzuli ezin dezan. Kirol honen jatorria frantsesa da. “Le Paumeren” bertsio desberdina da, arau antzekoak zituena, baina pilota eskuarekin jotzen zen erraketa baten ordez. Batez ere mendebaldeko munduan jokatzen den kirola da, 1896ko Atenaseko jokoez geroztik olinpiar kirola izateaz gain.

Partiduak hiru setetan banatzen dira Grand Slametan izan ezik, bost setetan banatzen baitira, munduko zirkuituko txapelketa garrantzitsuenak direlako. Lau dira, Australiako Irekia Melbournen, Roland Garros Parisen, Wimbledon Londresen eta Estatu Batuetako Irekia New Yorken. Historiako tenislari onenetako batzuk Rafa Nadal, Roger Federer, Novak Djokovic, Andre Agassi edo Pete Sampras dira gizonezkoetan, eta Williams ahizpak, Venus eta Serena, Martina Navratilova edo Steffi Graf emakumezkoetan historiako tenislari onenetako batzuk dira.

Bidasoaldean tenisean jokatzeko hainbat toki daude. Irunen Txingudi Tenis Club-a dago, Hondarribian Hondartza kiroldegia eta Hendaian Hendaye Tennis Club-a. Gainera, kirol honetako hainbat txapelketa antolatzen dira inguru honetan: Open Kadete Irun Hiria Tenis txapelketa eta Hendaian Tournoi d’eté txapelketa. Eskualdeko tenislari ospetsuena Iñigo Cervantes da, 2016an ATP rankingean munduko 56.a izatera iritsiz.

Tenisa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?