Surf

Surfa, dirudienez, Peru iparraldean sortu zen uretako kirola da, data zehatza ezagutzen ez den arren, duela 500 urte baino gehiago Polinesian surfa praktikatzen zen, handik Hawaiiraino zabaldu zen.
XX. mendearen erdialdean, kirol honen praktika Kalifornia eta Australia bezalako lekuetara zabaltzen hasi zen, eta handik aurrera beste herrialde batzuetara.

Surf modalitaterik oinarrizkoena taula batean zutik jartzea, oreka mantenduz eta olatuaren gainean nabigatzean datza. Hainbat motatako jauziak egin daitezke, eta mota askotako taulak daude, luzera desberdinetakoak.

Badira asko praktikatzen diren beste diziplina batzuk, hala nola Paddle Surf, paseatzeko modalitate bat, taula eta arrauna behar duena eta korronte gutxiko uretan taula baten gainean zutik joatean datza. Beste modalitate bat Bodyboard-a da. Horretan, hainbat materialez egindako taula baten gainean joan behar duzu, olatuaren gainean nabigatuz, baina ez zutik; aitzitik, bularra taula labur batean bermatuta joan behar duzu. Windsurfa beste modalitate bat da, bela eta surfa nahastuz, taula bera bela batekin eramanez. Kitesurfa beste modalitate bat da, eta horretan taulan oinak lotutak daramatzazu eta gorantz bultzatzen zaituen kometa bati esker airean hainbat jauzi egin ditzazkezu.

Euskal Herrian hainbat puntutan egin daiteke kirol hau. Hendaiako hondartza toki garrantzitsuenetako bat da, eta normalean surflari ugari daude kirol honetako hainbat modalitate praktikatzen. Donostiako Zurriola hondartzak, Getarikoak, Donibane Lohizunekoak eta Zarauzko hondartzek ospe handia dute. Hainbat euskal surflari iritsi dira postu garrantzitsuetara rankingean, hala nola Aritz Aranburu, Kepa Acero edo Nadia Erostarbe surfean, Alex Odriozola edo Alex Uranga Bodyboarden edo Aitor Francesena surf egokituan.

Surfa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?