Running

Sasoian jartzeko kirol bat egitean pentsatzen dugunean,iraupena lortzeko edo gorputzez eta buruz hobe sentitzeko ez da arraroa esatea, hasieran, denok running-ean pentsatzen dugula. Ohikoa den ariketa bat da, pertsona askok egiten dutena. Funtsean, korrikan egitean datza, eta kalean edo laskertarako zintetan egin daiteke. Kirol paregabea da iraupena hobetzeko eta koordinazioa lantzeko. Gorputz osoa erabili behar da lasterketa egiteko, espezialki hankak eta besoak.

Ohikoena 7 eta 10 kilometro artean korrika egitea da. Izan ere, kilometro hauen artean egiten diren lasterketa asko daude non, bai hasiberriak bai profesionalak, astebururo frogatzen dira. Azkenik, luzaera finko gabe batekin ere egin daiteke running-a, bakarrik ariketa egiteko eta osasuntsu egoteko. Honi jogging deitzen zaio, eta gorputzerako eta estresa murrizteko ezinhobea da.

Kirol hau egiteko kirol arropa beharrezkoa da eta, noski, zapatila erosoak eta bereziak lasterketa egiteko, lesioak eragozteko, eta honetarako beroketa oso inportantea da ere. Gainera, hainbat osagarri erabili daitezke, pultsometro bat bezala. Entzungailuak asko erabiltzen dira, musika entzuteko korrika egiten duzun bitartean.

Bidasoaldeko klub garrantzitsuena Bidasoa Atletiko Taldea da, BAT, atletismoko froga denei garrantzia ematen diona. Eskualde honetan hainbat lasterketa handiak daude, Behobia – San Sebastian-a bezala, Irungo Behobia auzoan hasten dena. Txingudi Korrika ere daukagu, osorik gure eskualdean egiten dena, Hendaian hasten, Irundik igarotzen eta Hondarribian bukatzen. Inportantzia handiko beste lasterketa bat Donibane – Hondarribia da, Euskal Herrian egiten den erdi maratoi bat. Donibane Lohizunen hasi eta Hondarribian bukatzen da. Euskal Erlaitzatik pasatzen da, paisai paregabea korrika egiten duzun bitartean. Azken kilometroan Hondarribiko Alde Zaharreko harriztatua igotzen da.

Runninga zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta kirol honetaz gozatzeko jendea aurkitu.

Hasteko prest?