Piraguismoa

Piraguismoa uretako kirol bat da, piragua izeneko ontzi baten gainean egiten da eta pertsonek bultzatzen dute. Pertsona kopurua aldatu egiten da tamainaren arabera, eta ohikoena bat eta lau artean izatea da, eta bakoitzak pala edo arraun bat darama. Bi piragua-mota daude: kayak eta kanoa. Forma eta materialak aldatu egiten dira egingo den modalitatearen arabera. Piraguismoa egitea garraiobide bezala oso aspaldikoa da; izan ere, Mesopotamian, Kristobal Kolon iritsi aurreko Amerikan edo Artikoan inuitak egiten zuten, baina 1840an hasi zen kiroltzat hartzen. 1926an, Pariseko Joko Olinpikoetan, diziplina hau erakusketa-kirol gisa sartu izan zen, eta 1936an lehiaketako kirol olinpiko gisa arautua izan zen.

Ontziaz gain, hainbat modalitate-mota daude, baina lehiaketa-kirolaren helburua distantzia jakin bat ahalik eta lasterren betetzea izaten da. Ur lasaietako esprinta daukagu, hau da, ahalik eta denbora laburrenean distantzia jakin bat osatzea; slaloma, ur bizietan egiten dena, eta nahitaezkoa da ate izeneko elementu batzuen artetik igarotzea, zigorra jasoz baten bat huts eginez gero; edo ur bizien jaitsiera, non ibai natural bat lehenbailehen jaitsi behar duzun.

Bidasoaldean Santiagotarrak da klub garrantzitsuena, bai lehiaketako piraguismorako bai aisialdirako, ikastaroak antolatuz. Eskualdean izen handiko palista dago, Ander Elosegi irundarra, diploma olinpikoa, hiru aldiz munduko domina eta bi aldiz Europako domina. Paueko Tony Estanguet ere piraguista ezagun bat da, hiru aldiz txapeldun olinpikoa C1 modalitatean.

Piraguismoa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko

Hasteko prest?