Petanka

Petanka indarra eta zehaztasuna nahasten duen kirol bat da. Kirol honek 1907an du sorrera Provenzako eskualdean, Frantzian, baina lehenago harriekin jokatzen zen. Gaur egun pilotekin jokatzen da, metalezkoak txapelketetan eta plastikozkoak denborapasa bezala jokatzen denean.

Profesionalki hondarrezko eta laua den gain batean jokatzen da. Joku eremuak 15 metroko luzaera du eta lau metroko zabalera. Neurri horiek txapelketetan ezinbestekoak dira, baina inklinazioa ez duen edozein eremutan jokatu daiteke. Ohikoa da ikustea mendietan eta parketan jendea petankan jokatzen, denborapasa paregabea da adin guztientzat.

Arauak errazak dira, lehenik eta behin pilota txiki bat jaurti behar da, bolitxe izenekoa. Pilota hori atenzio puntua izango da partidan zehar. Jaurti ondoren, banakako modalitatean, jokalari bakoitzak hiru pilota bota behar ditu, txandaka, bolitxetik ahalik eta gertuen uzten, eta aurkariaren pilotak ikutu eta mugi ditzake bolitxetik ahakik eta gertuen uzteko. Bolitxetik gertuen geratzen den bola bakoitzeko zure aurkariarenak baino puntu bat irabazten duzu, eta partida irabazteko hamahiru puntura iritsi behar da.

Bidasoaldean kirol honen jarduera sustatzen duten hainbat talde ditugu. Irunen Club Deportivo de Petanca Txingudi-a dago. Baina Frantzian gehiago jokatzen da, telebistatik ematen dituzte hainbat txapelketa. Hendaian, adibidez, Boule Hendayaise Club de Pétanque dago.

Petanka zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?