Neguko kirolak

Neguko kirolak elurran egiten direnak dira. Ezagunenak eskia eta snowboarda dira, amateur mailan masiboki egiten diren bi modalitate. Eskiak, berez, modalitate asko ditu, eta eski alpinoa da ezagunena, mendi elurtu batetik behera jaistean datza, eta, modu profesionalean, balizaz markatutako ibilbide batetik egin behar da. Badira beste eski-modalitate batzuk ere, hala nola iraupen-eskia, leku lauetan edo izurtuetan egiten dena; eski-jauziak, arrapala batetik abiada hartu, tranpolin batean inpulsoa hartu eta ahalik eta urrutien salto egiteko; edo biatloia, iraupen-eskia eta tiroa karabinarekin nahasten dituen modalitate bat. Snowboardean taula menditik jaisteko erabiltzea ohikoena da, baina badira arrisku kirolei lotutako modalitate batzuk, hala nola hodi erdiko akrobaziak, skateboard baten gainean egingo balitz bezala, estilo librea, bidean jarritako elementuak erabiliz jauzi eta akrobazia desberdinak egitea helburu duena, edo SBX-a, lau pertsonen arteko lasterketak.

Badira amateur mailan gutxiago praktikatzen diren baina oihartzun handia duten beste kirol batzuk ere, hala nola patinaje-modalitate desberdinak, artistikoa eta abiadurakoa. Leran jaisteko hainbat modalitate ere badaude, esate baterako, bobsleigha edo skeletona, eta taldeko kirolak ere badaude, kurlinga edo izotz hockeya kasu.

Bidasoaldea funtsezko puntua da neguko kiroletarako, kirola egiteko aukera ematen duten hainbat ingurunetatik gertu dagoelako. Pirinioetako zenbait puntu nahiko hurbil daude, hala nola Arette, Gourette edo Candanchú. Gainera, Euskal Herrian izen handiko taldeak daude, adibididez Donostiako Txuri Urdin eta Anglet Hormadi Izotz Hockeyan edo Donostiako Txuri Berri Kurling.

Neguko kirolak zure pasioetako bat badira, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?