Mendi-ibilaldia

Mendi-ibilaldia naturarekin eta zure ingurumenarekin edo beste ingurumenekin bat egiteko modu paregabe bat da. Hainbat mendi-bidetan ibiltzean datza, bai homologatuak direnetan, bai ezezagunak direnetan. Bide homologatuak nabarmentzea oso inportantea da, horiek pertsona gehienak egin dezaketelako. Mendi-ibilaldia kulturarekin lotuta dago, eta beste denbora-pasa batzuk egiteko ere balio du; adibidez, argazkilaritza. Geografia, bertakoa edo atzerrikoa, ezagutzen laguntzen du, eta paisaiak eta monumentuak ere ikus daitezke. Gainera, kirol honek ez du abiadura zehatz bat eskatzen edo beste pertsona bat baino lehenago bukatzea. Bakoitzak bere abiaduran egin dezake, oso ariketa ona da taldean edo bakarka egiteko. Modalitate hau ibilbide ez homologatuetan egiteari trekking deitzen zaio, eta seinalatutak ez dauden ibilbidetan egiten da, mormalean luzeagoak eta zailagoak direnak.

Mendi-ibilaldia praktikatzeko oinarrizko ekipamendua motxila batez, sokez, labana batez eta ur-botila batez osatzen da. Nola ez, arropa ere oso inportantea da. Adibidez, bota motzak erabili ohi dira oinetan edo orkatiletan lesioak ez izateko. Arropa ere aldatu behar da eguraldiaren arabera.

Bidasoako bide berdea Bidasoaldeko ibilbide nagusia da, eta Irunetik Oieregira -edo aldrebes- doa, Bera edo Igantzi bezalako herrietatik pasatzen. 39 kilometroko luzaera du, Bidasoa ibaiaren ertzetik doana, eta 151 metroko gehieneko inklinazioarekin. Jaizkibeleko Labarra oso ezaguna den beste ibilbide bat da, Hondarribia eta Pasaia artean egiten dena. Iparralden Itsasertzeko bidea dago, Bidart eta Donibane Lohizuneren artean. Gainera, Donejakue Bideaz ere hitz egin dezakegu, bide desberdinak dituena. Bidasoaldea oso toki inportantea da, jende askok Irunen hasten baitu Santiago de Compostelaraino iristeko bidea.

Mendi-ibilaldia zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta kirol honetaz gozatzeko jendea aurkitu.

Hasteko prest?