Mahai-tenisa

Mahai-tenisa, ping-pong izenez ere ezagutzen dena, erdian sare bat duen mahai angeluzuzen baten gainean jokatzen den kirola da. Jokoa pilota txiki bat pala batekin jotzean datza, aurkariaren aldera bidaltzea, sarea gainditu ondoren, eta aurkaria pilota itzultzeko gai ez izatea lortzea du helburu. Bizkortasuna, abiadura, erreakzionatzeko gaitasuna eta koordinazioa eskatzen dituen kirola da, azkarra delako eta mahaia txikia delako. 1870ko hamarkadan Ingalaterran sortu zen kirol bat da, tenisaren aldaera bat bezala. Lehenengo txapelketak egin zirenean, ekialdeko Europako herrialdeak izan ziren nagusi, Txekoslovakia eta Hungaria bereziki, baina 1950eko hamarkadan hasi zen Asia nabarmentzen, Txina bereziki. Suediak ere nolabaiteko ospea izan du kirol honetan, batez ere 90eko hamarkadan. Historiako jokalari onenetako batzuk Ma Long eta Jan-Ove Waldner dira gizonezkoetan eta Wang Nan eta Deng Yaping emakumezkoetan.

Kirol hau modu amateurrean praktikatzeko nahikoa da bi pala, pilota bat eta sare bat erabiltzea. Hala ere, Bidasoaldean kirol honetan espezializatutako zentroak daude. Irunen Sonia Etxezarreta Mahai Teniseko Teknifikazio Zentroa dago eta hor Leka Enea TM taldea jokatzen du, kirol honen estatu mailako erreferente handienetako bat, gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak Europako txapelketan jokatzen. Hendaian Table Tennis Hendaye-a dago, Irandatzeko Gimnasioan.

Mahai-tenisa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?