Korrigeria

Korrigeria traila eta igeriketa nahasten dituen kirol bat da, baina ingurumenean egiten ohi da, ur irekietan eta lur irregularretan. Binaka egiten da, eta bikoteak mistoak izan daitezke. Kirol hau Suedian egin zen lehen aldiz, eta bere sorrera oso bitxia da: gau batean tabernan egindako apostu baten moduan. Bikote galtzaileak garaileek aukeratutako jatetxeetako kontua ordaindu behar zuten, frogako ibilbidean zeuden jatetxeak.

Biatloiaren antzekoa da, baina oso desberdintasun handia du: zure ekipamendua aldatzea debekatuta dagoela. Beraz, hasten zaren ekipamenduarekin bukatu behar duzu. Honengatik, lasterketa neoprenozko jantziarekin egin behar duzu eta igeriketa zapatilekin. Zapatilak lurrera ondo heldu behar dira. Gainera, igeriketan pala berezi batzuk erabili behar dira. Bikoteak soka batez lotuta daude. Hau bikoteko pertsona bat bestea laguntzeko balio du. Proba hauetan, gutxienez, bi aldiz igeri egin behar da eta bi aldiz lasterketa egin behar da.

Proba ezagunenak Ötillö Swimrun izenekoen barruan sartzen dira, espezialki World Serieetan, eta probak Siziliako irletan, Göteborg-en edo Kalifornian, Santa Katalina uhartean. Baina nagusia Munduko Txapelketa da, urtero Suedian egiten dena. Euskal Herriko proba famatuena Korrigeri Biarritz Swimruna da, hondartzatik hasten dena.

Korrigeria zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta kirol honetaz gozatzeko jendea aurkitu.

Hasteko prest?