Kirol tiroa

Kirol tiroa doitasunean eta punterian oinarrituta dagoen kirola da, eta itu batzuetan tiro egitean datza. Beti suzko arma edo aire konprimatuko arma bat erabiltzen da, edo jaurtigaiak botatzen dira arku edo balezta bat erabiliz.

Modalitate ugari daude, erabiltzen den armaren eta posizioaren arabera. Bai arku-tiroa bai tiro olinpikoa kirol olinpikoak dira. Bigarrenaren kasuan hainbat proba daude. Pistola batekin 50 metrotik, 25 metrotik eta 10 metrotik tiro egiteko frogak daude, zutik tiro egin beharrekoak. Arma luzearekin hiru froga mota daude ere, erriflearekin 50 metrotik egindako tiroa, hiru posizio desberdinetan, aireko erriflearekin 10 metrotik egindako tiroa, eta errifle batekin lurrean etzanda 50 metrotik egindako tiroa. Azkenik, plater-tiroketa dago, trap eta doble trap-eko modalitateekin, 15 plater jaurtitzaleekin, eta skeet-a, non platerak txaboletatik botatzen diren.

Arku-tiroaren kasuan, proba olinpiko bakarra aire zabalekoa da, eta bai banaka bai binaka egiten da. Dianetako puntuazioa batetik hamarrera doa, eta arku errekurbatua erabiltzen da. Joku olinpikoetan arku-tiroa lehen aldiz egin zenean 1900. urtean izan zen.

Bidasoaldeko tiratzailerik hoberena ‘Kako’ Aramburu irundarra izan da, 2021ean erretiratua. Munduko txapelduna izan zen 2011an, eta Europako txapelketetan bi aldiz dominak irabazi ditu, zilarrezkoa 2007an eta brontzezkoa 2004an, denak skeet-eko modalitatean. Gainera, olinpiar diplomaduna izan zen 2008ko Joku Olinpikoetan, eta 2012koetan parte hartu zuen ere.

San Martzial mendian, Irunen, tiro-eremu bat dago, eta Urruñan beste bat. Udalerri honetan tiroko jarduera eta irakaskuntza sustatzen duten bi klub daude, Ball-Trap Club Côte Basque eta Les Archers de Larrun.

Kirol tiroa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?