Hockey

Hockey-a talde kirola da. Bere jatorria ingelesa da eta XIX. mendean jaio zen, nahiz eta aspaldian antzekoak diren kirol batzuk ba omen zeuden, adibidez, Egipton duela 4.000 urte edo Irlandan jokatzen den Hurling-a 1272. urtetik. Kirol hauetan makilekin edo antzeko tramankuluekin pilota bat jo behar zen, hockey-ean bezala, stick izeneko “L”ko forma duen makil batekin.

Hockey-a hainbat jokalekuetan praktikatu daiteke, baino denetan helburua berdina du: Aurkariak baino gol gehiago eskuratzea. Ezagunena izotz-hockey-a da, bereziki Estatu Batuen, Kanadaren eta Errusiaren eraginagatik, Sobietar Batasuna kirol honetan potentzia bat izan zelako. Gaur egun Erdialdeko Europan asko jarraitzen da, Txekiar Errepublikan edo Alemanian adibidez. Modalitate hau neguko kirol bat da, eta talde bakoitzean sei jokalarik jokatzen dute, horietako bat atezaina. Belar hockey-a beste modalitate bat da. Horretan talde bakoitzean hamaika jokalari parte hartzen dute eta kirol olinpiko bat da. Herbehereetan, Argentinan, Erresuma Batuan edo Australian asko jokatzen da. Oso ezaguna den hockey modalitate bat patin-hockeya da, bost jokalariekin talde bakoitzean eta Espainiako selekzioa erreferente bat da: 17 Munduko titulu irabazi ditu gizonezkoetan eta sei emakumezkoetan. Baina hauek bakarrik adibide batzuk dira, beste modalitate batzuk ere badaude, ur-azpiko hockey-a bezala, igerileku batean jokatzen dena.

Bidasoaldean ez da asko jokatzen, baina bai Gipuzkoan Real Sociedad-aren belar hockey taldearekin, emakumezkoetan, eta Atlético San Sebastián-ekoa gizonezkoetan. Izotz hockeyan Anglet Hormadi Pays Basque, Angelukoa, eta Donostiako Txuri Urdina daude.

Hockey-a zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?