Golf

Golf-a bakarka eta aire librean jokatzen den kirol bat da. Pilota txiki bat makil desberdin batzuekin jotzean datza ahalik eta urrunen bidaltzeko eta zulo txiki batean sartzeko ahalik eta kolpe gutxien emanda.

Ez dugu golfaren jatorri zehatza ezagutzen, baina badirudi Eskoziatik datorrela, nahiz eta antzeko kirol batzuk Frantzian, Herbereetan, Galesen edo Ingalaterran ere aurkitu diren. Lehen golf zelai iraunkorra Eskozian egin zen, eta lehen kluba, Honourable Company of Edinburgh Golfers. Europa kontinentalean lehen golf zelaia gure mugetatik gertu egin zen: Pau-n, hain zuzen ere, 1856. urtean. Gaur egun Estatu Batuetan daude golf zelai gehien.

Txapelketa garrantzitsuenak lau dira, Major bezala izendatuak. Hiru Estatu Batuetan jokatzen dira eta bat Erresuma Batuan. Amerikan jokatzen direnak Augustako Masters-a, Georgiako estatuan, Estatu Batuetako Irekia, urtero aldatzen da tokiz, eta berdin egiten da PGA-ko Txapelketarekin. Erresuma Batuan jokatzen dena Erresuma Batuko Golf Irekia da Saint Andrews-eko golf zelaian, Eskozian.

Golf zelaiek 18 zulo izaten dituzte. Partida, zelaia kolpe gutxienetan bukatzen duena irabazten du. Par-ra hiru, lau, edo bostekoa izaten ohi da.

Golf-a zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko. .

. . .

.

Hasteko prest?