Futbola

Futbola munduko kirolik hedatuena da, 265 milioi pertsonek baino gehiagok praktikatzen dute mundu osoan. Sorrera ofiziala 1863an izan zen Ingalaterran, Erdi Aroan jokatzen bazen ere. Lehen Munduko Kopa 1930ean ospatu zen Uruguain eta hurrengoa Qatarren ospatuko da. Frantziako selekzioa, Kylian Mbappé buru duela, egungo txapelduna da. Europan Txapeldunen Liga da ezagunena, 2022an Karim Benzema-ren Real Madrilek irabazitakoa.

Formarik normalenean, futbolak 11 jokalariko bi talde aurrez aurre jartzen ditu zelai angeluzuzen batean, baina kirol honetan hainbat modalitate daude, hala nola, areto-futbola, hondartza-futbola edo cecifoota.
Futbolzalea izan ala ez, futbola pasioa da herrialde guztietan. Zale guztiek Boca Juniors – River Plate Buenos Airesen edo Real Madril – Bartzelona Espainian ikustearekin amesten dute.

Norgehiagoka historikoak Euskal Herrian ere gertatzen dira, Bilboko Athletic-ekin eta Donostiako Realarekin. Kirol-lehiaketaz gain, hiri eta probintzia desberdinekoak, haien balioak eta ezaugarriak defendatzen dituzte, betiere kirol eta jai espirituarekin. Bi talde hauek harrobian eta heziketan oinarritu dute beren kirol-politika, eta, besteak beste, Bidasoaldeko bi aldeetako euskal klubekin harreman estuak dituzte. Espainiako lehenengo mailan Iruñeko Osasunak ere jokatzen du, eta Gasteizko Deportivo Alavesek eta SD Eibarrek bigarren mailan jokatzen dute.

Euskadiko beste klub profesional bat Irungo Real Unión Cluba da. Espainiako ligako talde historiko bat da, 1915ean sortutako ehun urte baino gehiagoko klub hau Espainiako liga sortu zuten hamar taldeetako bat da, eta lau Espainiako Kopa irabazi ditu. Igorrek eta Unai Emeryk zuzendutako proiektu berrian, kirolaz gain, Bidasoaldeko mugaz haraindiko eremuan eta harantzago eragin soziala izatea da bere anbizioa. Euskal Herriko beste klub batzuetan bezala, prestakuntza bere estrategiaren funtsezko zutabea izango da, emakumeen futbolaren garapena ere barne hartuko duena. Real Unionek, Iparraldeko eta Nafarroako mugan egonda, Euroeskualdeko lurralde horien guztien arteko lotura izan nahi du, futbolaren, kluben eta jokalarien garapena ahalbidetzeko.

Iparralden futbolaren ekosistema desberdina da. Ez dago Euskadiko edo Nafarroako maila bereko klub profesionalik. Hala ere, futbola kirol garrantzitsua da, 4.000 fitxa baino gehiagorekin, eta maila gorenean (bostgarren mailan, National 3 deitzen dena) jokatzen duten klubak Aviron Bayonnais eta Genêts d’Anglet dira.

Mugaz gaindiko lurralde honen berezitasun guztiak aberastasuna ere badira. Bakoitzak bere erara bizi edo parteka dezake futbola, lagunekin jolastuz, ingurune amateur edo profesional batean, edo, besterik gabe, partidetara joanez eta giro berezi horiek gozatuz.

Futbola zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko..

. .

Hasteko prest?