Eskubaloia

Eskubaloia XIX. Mendean sortutako talde-kirol bat da. Hala ere, Grezia zaharrean ere antzeko jokoak zeuden, eta horien arauak aire zabaleko hamaika jokalariko eskubaloirako normalizatu ziren, gaur egun ezagutzen dugun eskubaloiaren arbaso. Talde bakoitzeko zazpi jokalarik jokatzen dute, eta 40 metro luze eta 20 metro zabal diren jokalekuetan jokatzen da. Kirol olinpikoa da. Batez ere, Europa erdialdean eta iparraldean errotutako kirola da, baina Espainian eta Frantzian ere jarraitzaile asko ditu. Munduko beste leku batzuetan ospea hartzen ari da, Argentinan edo Afrika iparraldean adibidez, baina oraindik ere urrun dago kontinente zaharrean kirol horrekiko dagoen zaletasunetik.

Bidasoaldean zaletasun handia dago CD Bidasoari esker, Espainiako eskubaloiko erreferente nagusietako bat,1994/1995 denboraldiko Europako txapeldun, 1995/1996 denboraldiko txapeldunordea, 1996/1997 denboraldiko Errekopako txapelduna eta 1994/1995 denboraldiko ASOBAL Ligako txapelduna. Artaleku, bere jokalekua, Espainiako eskubaloiaren kantxa historikoenetako bat da. Hondarribian ere taldea dago, Hondarribia Eskubaloia. Hendaian, berriz, Stade Hendayais Handball. Gipuzkoan ere ordezkaritza handia du emakumezkoen eskubaloiak, Bera Bera Eskubaloiari esker, palmaresean ligako zortzi titulu lortutakoa.
Bidasoako eskualdetik jokalari bikainak atera dira. Ezagunena Julen Aginagalde irundarra dugu, Europako txapelduna bi aldiz, Munduko txapelduna eta brontze olinpikoa Espainiako selekzioarekin.

.

Eskubaloia zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?