Eskalada

Duela urte batzuetatik hona, eskalada goraldian dago. Azken urteetan zaletuen kopurua izugarri igo da. Kirol hau gorputzarekin paretak igotzean datza, hankak eta besoak bereziki bulkada hartzeko. Hasieran mendizaletasunaren atal bat zen, baino XIX. Mendetik aurrera Ingalaterran eta Alemanian kirol bat bezala egiten hasi zen. Arrisku-kirolen arloan sartzen ohi da.

Eskalada hainbat tokitan egin daiteke. Toki bat, noski, mendia da, aire zabalean egin beharrekoa eta modu librean egin daiteke, bai goi-mendian, bai izotzean. Bietan esperientzia eta praktika behar da, edo markatutako bideetan kirol-eskaladan bezala. Beste toki batzuk eskalada praktitkatzeko rokodromoak dira. Bertan paretak daude, eta heldulekuek hainbat forma eta tamaina dituzte. Bidean zehar hainbat aseguru daude soka lotzeko.

Kirol hau egiteko normalean segurtasun ekipamendua erabiltzen da: arnesak, kaskoa, itsasgarritasun handiko zapatilak, mosketoiak duten zintak, sokak luzeak eta gogorrak eta aseguratzaile bat.

Bidasoaldea oso aproposa da kirol hau egin nahi dutenentzat, kokapenagatik hain zuzen: bertan dugu Aiako Harria, Aritxulegi bidea edo Jaizkibilen boulder egiteko lekua. Indoor eskalada egiteko Area 51 Boulder Irunen edo Areto Txispum, azken hau txikientzat, ditugu.

Eskalada zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?