Errugbia

Errugbia Ingalaterran sortu zen XIX. mendean. Kontaktu kirol bat da, normalean belar gainean jokatzen dena, baina hondartzako errugbia ere badago, hondar gainean jokatzen dena. Belar gaineko errugbiko hiru modalitate mota daude: Rugby 7a, Talde bakoitzak zazpi jokalariz osatuta eta kirol honen diziplina olinpikoa, Rugby League, 13 jokalarirekin talde bakoitzean, eta Rugby Union, 15 jokalarirekin eta, beste txapelketa askoren artean, Sei Nazioen Txapelketan erabiltzen den modalitatea da, Frantzia, Gales, Eskozia, Ingalaterra, Irlanda eta Italiako selekzioen urteroko txapelketa eta garrantzitsuenetako bat. Jokoa zure aurkariak baino puntu gehiago sartzean datza, eta hainbat modutan egin daiteke. Garrantzitsuena entsegua da, bost puntu balio du eta baloia aurkariaren puntua egiteko gunean jarriz egiten da. Entsegua egin behar denean aurkariak falta bat egiten badu, epaileak zigor-entsegua dela erabaki dezake, eta ez da ohikoa izaten, baina zazpi puntu ematen ditu. Drop-golarekin ere puntuak lor daitezke, hau da, pilota boteprontoan ostikatzea eta zutoinen artean sartzea, taldeari hiru puntu emanez. Azkenik transformazioa dugu, bi puntu balio dituena eta entsegu bat lortu ondoren pilota zutoinen artean ostikoa ematen lortzen da.

Kirol honek jarraipen handia du Ipar Euskal Herrian, bereziki Frantziako errugbiaren erreferentzia diren bi taldei esker: Bata Biarritz Olympique da, Top14ko bost titulurekin, eta bestea Aviron Bayonnais da, txapelketa bereko hiru titulurekin, biak euskal kulturarekin eta lurraldearekin oso konprometituak. Hego Euskal Herrian Ordizia talde garrantzitsua da, Espainiako errugbiko maila gorenean baitago. Irunen ere errugbi talde bat dago: Txingudi Rugby Club-a. Kirol horrek beti eraman izan du berarekin batera “Zaldunek jokatutako pizti-kirola” esaldia, joko oso gogorra izateagatik baina beti kiroltasun handiarekin.

Talde-kirola da, laguntasun-balio oso errotuak dituena, baina indarra eta abiadura ere behar ditu. Kirol paregabea da ariketa fisikorako.

Errugbia zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko

Hasteko prest?