Donejakue Bidea

Donejakue Bidea hainbat modutan bizi daiteke. Batzuentzat ibilbide erlijioso eta espirituala da, esan nahi historikotik gertu. Bide hau egitea Erdi Arotik datorkigu, Jakue Zebedeoren hilobira iristeko, Santiago de Compostelako katedralean. Beste batzuentzat kirol eta kultura nahasketa da, bideak oinez edo bizikletaz ezagutzeko modu bat, eta ezin hobea da taldean edo bakarrik egiteko. Ez da lehiatzeko ariketa bat: ez duzu inoren kontra lehiatzen, eta bakoitzak helburu desberdina du.

Hainbat ibilbide daude Galiziara ailegatzeko, Portugalekoa, Ingalaterrakoa, Plata bidea, etab. Bidasoaldean Kostaldeko Donejakue Bidea hasten da, Irunen hasi eta Santiago de Compostelan bukatzen dena. Klasikoena Frantses Bidea da, Donibane Garazin edo Orreagan hasten dena. 771 kilometroko luzaera du Donibane Garazitik hasita.

Aukeratzen duzun bidearen arabera etapa zehatz batzuk egin behar dira. Erromesek lo egiteko aterpetxeak dituzte eta normalean merkeak izaten dira. Batzuetan bakoitzak aukeratzen du zenbat ordaindu, beste batzuetan, publikoetan adibidez, hamar euro baino gutxiago balio dute. Pribatuak garestiagoak izaten ohi dira. Irunen Jakobi udal aterpetxea dugu, Martxotik Uztailera irekia dagoena.

Donejakue bidea zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?