Boxeo

Boxeoa borroka kirol jarraituenetako eta praktikatuenetako bat izan da historian zehar. Bere jatorria ez da zehazki ezagutzen, baina oso antzinekoa da. Borrokak betidanik ezagutu ditugu, baina gehienetan araurik gabe. 1867an ezarri ziren gaur egungo boxeoaren arauak, John Graham Chambers-ek eginak eta Queensberry-ko markesak babestu zituen Britainia Handian, eta 1889an Kanadan eta Estatu Batuetan jarraitzen hasi ziren.

Kirol horretan pertsona bat beste baten kontra borrokatzean datza, bakarrik eskuak erabilita. Boxeoko eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa da. Helburua aurkariari irabaztea da eta bi modu daude hori lortzeko: aurkaria KO utzita edo puntuetara. Borrokak roundetan zatitzen dira, lau eta hamabi artean gizonezkoetan eta lau eta hamar artean emakumezkoetan. Kirol hau ring izeneko lauki batean egiten da, lau sokaz inguratuta eta izkinetan protekzioak dituena.

Kirol honetako jantziak galtzak, eskularruak eta orkatilak ondo eusten duten zapatilak behar dira, eta ringeko olanara ere egokitu dira. Borroka egin nahi ez bada eta entrenatu besterik nahi baduzu, hainbat elementu behar dira, hala nola boxeo-zakuak, madari izeneko bola zintzilikatu bat edo teknika hobetzeko eta akatsak zuzentzeko ispilu bat. Diziplina honen dinamismoa dela eta, ezin hobea da argaltzeko eta giharrak lortzeko. Gainera, kontzentrazio-gaitasuna, koordinazioa eta arintasuna hobetzen laguntzen du.

Bidasoaldean kirol hau praktikatzeko gimnasioak daude, Irunen One Fitness bezala, eta gure lurraldetik pixka bat aterata, Urruñan Old School Boxing Gym delakoa dago.

Boxeoa zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?