Borroka kirolak

Borroka kiroletan bi jokalari, arau batzuen pean, jokatzen den praktika da eta aurkaria garaitzea du helburu. Diziplina bakoitzeko arauak desberdinak dira, eta idiosinkrasia propioa du.

Alde batetik, arte martzialak ditugu eta horietan, kirol-prestakuntzaz gain, prestakuntza mentala ere oso inportantea da, eta modalitate ugari daude. Horien artean judoa, karatea, sumoa, japoniar jatorrikoak, eta taekwondoa, jatorri korearrekoa, dauzkagu Horiek guztiak kirol olinpikoak dira sumoa izan ezik. Arte martzial batzuetan ezpata bat, sable bat edo nunchakuak bezalako elementuak erabil daitezke, kate batez lotutako bi makil motz. Debekatuta dago su-armak erabiltzea.

Bestalde, beste kontaktu kirol mota batzuk ditugu, non lehiatzerakoan, teknika jakin baten bidez aurkaria garaitzea duen helburu. Banakako entrenamenduan hobekuntza fisikoa lortzeaz gain, indarra, abiadura, koordinazioa eta erreflexuak ere garatzen dira, boxeoan, kirol olinpikoa dena, edo kick boxingean adibidez.

Kirol bakoitzak janzkera propioa dauka, era berean diziplina bakoitzak bere agertokia du; adibidez ring bat, tatami bat edo kaiola baten barruan besteak beste.

Euskal Herrian hainbat gimnasio eta zentro daude modalitate desberdinak praktikatu ahal izateko eta ikasteko; izan ere, lortzen diren onura fisiko eta mental ugari dute. Bidasoaldean hori ere gertatzen da, besteak beste, Irungo Bunkai edo Shotokan klubekin, Hondarribiko Kisoku edo Judo Club Ama Guadalupekoa klubekin edo Hendaiako Judo Club Hendayais-ekin, bakoitza diziplina desberdinetako irakaskuntzara dedikatua.

Borroka kirolak zure pasioetako bat badira, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?