Billar

Mendebaldeko munduan zaila da billarrera jokatu ez duen pertsona bakar bat aurkitzea. Txikitan jakin minez edo handitan sozializatzeko ia denok noizbait kirol honetara jokatu dugu. Bere jatorria antzineko Grezia eta Egiptokoa da, baino Europan XVIII. mendean garatu zen.

Kirol hau mahai batean jokatzen da eta pilota bat makil batekin jotzean datza, tako izenekoa. Hainbat joko mota daude, baino denetan pilota horrekin beste pilota batzuk kolpatu behar dira, ez beti helburu berarekin. Adibidez, frantziar edo espainiar billarreko mahai batek ez ditu zulorik eta karanbolak egitea du helburu. Ezagunenak sei zulo dituzte, bat izkina bakoitzean eta bat albo bakoitzaren erdian. Zulo horietatik sartu behar dira bola txuriarekin kolpatzen dituzun pilotak, eta billar mota bakoitzean zuloan sartzeko ordena desberdina da.

Txapelketetan modalitate ezagunena Snooker-a da, eta bola gorri bat eta beste koloretako bat txandakatuz sartu behar dira, eta zuloratze bakoitzak puntu kantitate desberdin bat ematen du. Denborapasa bezala gehien jokatzen dena Bola 8-a da. Modalitate horretan pilota leunak edo marradunak sartu behar dira, bola beltzarekin bukatzeko, sortzi zenbakia daukana.

Irunen kirol honen sustatzaile garrantzitsuena Level 21 da, baina Bidasoaldean ez daude klub esanguratsuak.

Billarra zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?