Bela

Bela ur-kirol bat da, ur-eremu zabaletan egiten dena, hala nola itsasoan. Belaontziko nabigazioa Herbehereetakoa da jatorriz, eta Karlos II.ak lehiaketa-kirol gisa ezagun egin zuen Ingalaterran. Kirol hau Nazioarteko Bela Federazioak zuzentzen du eta 1896tik kirol olinpikoa da. Kirol guztietan bezala hainbat modalitate desberdinak daude, adibidez Sunfisha, Vaurienea, Snipea edo Optimista.

Diziplina hau belaontzi izeneko ontzi baten gainean egiten da, beletan jotzen duen haizeari esker mugitzen den itsasontzi mota bat. Zein belaontzi mota den alde batera utzita, bitan banatzen dira: bela arinak, eslora txikiagoekin, eta gurutzadurako belak, eslora handiagoekin. Estropadek, kirol honetako lehiaketei deitzen zaien bezala, ibilbide bat ahalik eta azkarren egitea dute helburu. Urteek aurrera egin ahala, belaontziak hobetzen joan dira karbono-zuntza bezalako materialen erabilerari esker, eta horrek abiadura areagotu du.

Txingudiko badia inguru bikaina da kirol hau praktikatzeko. Jarduera hau sustatzen duten hainbat elkarte daude. Hondarribian Hondarribiako Klub Nautikoa aurkitu daukagu, kirol hau ikasteko ikastaroak zein lehiaketa estropadak antolatzen dituena. Hendaian beste klub batzuk ere badaude, hala nola Centre Nautique d’Hendaye eta Club Maritime Hendaye Txingudi.

Bela zure pasioetako bat bada, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol honetaz gozatzeko.

Hasteko prest?