Beisbola / Softbola

Softbolez eta beisbolez hitz egiten dugunean oso antzekoak diren bi kirolez ari gara, baina ez dira berdinak. Bietan pilota batekin eta bate batekin jokatzen da, normalean zelai belardun batean.

Kirol hauek pilota bat batearekin jotzean dautza, normalean egurrezkoa izaten dena. Pilota ahalik eta urrutien bota behar da edo zelaitik ateratzen saiatu. Honi Home Run deitzen zaio. Partiduen iraupena ez da finkoa eta sarreretan zatikatzen da, zazpi softbolean eta bederatzi beisbolean.

Puntuak lortzeko diamantedun forma duten lau baseak korritu behar dira, baina hau ezin duzu egin pilota jo arte, pitcherrak jaurtia, sorbalda gainetik beisbolean eta sorbalda azpitik softbolean. Bateatzaile bakoitzak hiru aukera ditu pilota jotzeko. Lau baseak korritzen badituzu lasterketa bat lortzen duzu, eta puntu bat balio du, turno askotan lortzeko aukerarekin. Bitartean aurkariek erasotzaileak eliminatzen saiatu behar dute. Hori lortzeko, defentsak pilota duen unean lasterketa egiten dagoen aurkari bat ikutu behar du, basea zapaldu baino lehen. Garaipena, jakina, puntu gehien lortzen dituen taldeak eskuratzen du.

Kirol hauek batez ere Ipar Amerikan, Karibeko herrialdeetan eta Asiako hainbat tokitan, adibidez Japonian edo Hego Korean, jokatzen dira. Bidasoaldean ez dira asko jokatzen, baina Euskal Herrian talde inportanteak badaude, esate baterako Atlético San Sebastianeko softbol taldea edo Angeluko Gambak.

Softbola eta beisbola zure pasioetako bat badira, egin bat Bi On Be-rekin eta aurkitu jendea kirol hauetaz gozatzeko.

Hasteko prest?